Agur Tibeteri
Kaixo lagunak,
Azken orduak Tibeten, lurralde misteriotsu honi agur esateko ordua, ala agian gero arte. Misteriotsua arrazoi askorengatik. Zeren sinbologiaz beteriko lurraldea da, batezere sinbologia Budista. Ez-jakinarentzat sinbologia eta arte hau mirestea posiblea da, lan finak direlako benetan. Baina esanahi sakonak gure ulermenetik kanpo gelditzen dira, nahiz eta intuitu irudi boteretsuak direla.
Misteriotsua ere, niretzat behintzat, zeren zaila izan da bertako jendearekin komunikatzea, hizkuntza oztopo nagusi, eta bertako psike edo izate sozialaren nortasuna azaletik ezagutu dudalako bakarrik.
Tibet herrialde gogortua da, baina aldiberean ximurra. Gogortuaren itxura bizibaldintzen kondizio latzei egozten diot, batezere herri guneetatik kanpo. Gogortua ere bai 55 urteetako errepresioa ezagutu duelako Txinatarren eskutik. Tibetarren aurpegikera gogortasun hau isladatzen du, aurpegiko lerroak sakonak dira, ongi markatuak. Baina eraberean beren begirada biguna da, begi txikien atzean bihotz bero bat antzeman daiteke.
Kultura aldetik, Tibeten gertatzen ari dena sarraski bat da. Nahiz eta lekukoa izan, Tibeteko kultura getho batean bihurtzen ari da. Txinatar kulturaren pauso astun eta geldiezinek Tibeteko kultura baztertzen ari dira, ez modu abstraktu batean. Aurrekoa ikusi daiteke adibidez herrien antolakuntzan, non Tibetar auzoa geroz eta txikiagoa den Txinatar hedakuntzaren aurrean. Ez dago bi kulturen arteko elkar-bizitzerik, zapalkuntza da egungo harremana hobekien deskribatzen duen hitza.
Tibet Zentral osoan ez dut Dalai Lama-ren irudi bakar bat bera ere ikusi. Debekatua dago, eta Monastegi bakar batean ere ez dute bere irudia ipintzen. Zigorra latza izan behar duela susmatzen dut.
Gaur Tibeteko Monastegi importanteenetako batera hurbildu naiz, Sera izenekoa. Zorionez monje batek ingeles pixka bat hitzegiten zuen (gauza benetan arraroa), eta Txinatarren aurkako amorru guztia hitzetan atera zaio. Monastegian bertan polizia sekretua omen dabilela elkarrizketak monitoreatzen etabar kontatu dit. Degradazio kultural hau, hala ere, autoimposatua izan daiteke ere hein batean.
Sera-ko Monastegian, adibidez, tristura handia sentitu dut gaur arratsaldeko eztabaida turistei irekia zela ikusi dudanean. Arratsaldeko eztabaidan ehundaka monje parte hartzen dute, eta gai erlijiosoei buruz aritzen dira enparantza batean, normalean bikoteka. Eztabaidan zehar, gai bat edo ideia bat azpimarratzeko, eskuekin txalo lehor bat egiten dute. Beraz enparantzan eztabaidaren berbaroa eta eskuen txalo lehorren hotsa entzuten dira. Baina horrenbeste turisten eta kuriosoean artean, iruditu zait eztabaida nolabait desnaturalizatu egin dela, batezere monje gazteenen artean. Begiraka egon naiz bi minutu, alde egin baino lehen, eta monje gazteenak batezere show baten bezala antzesten ari ziren.
Beno, berandutzen ari zait. Asteburu ona pasatu eta izango dugu elkarren berri. Zuen berrien zai gelditzen naiz. Pekinen erreza izango zait interneten sartzea eta.
Besarkada haundi ta bero bat,
Mikel
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home